XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guztiei gañera, aita on bezela mintzo oi zaie.

Gaxoak eta aulak badakite ongi artuak izango dirala beti; itxaropena galdua dutenak, an arkituko dute.

Bañan, badaki noizean beiñ, bear danean, gogor edo iñoren bildurrik gabe itzegiten; adi bidez, Hungrian, Poloni eta Suez'en gertatueri buruz itzegin duan eran.

Askatasuna eta pakearen alde mundu oso osoari zuzendu zaio azaroaren ogeian.

Garai bateko igarleak bezela itzegin digu egun auetan, gizonen ankerkeriak negartuaz eta San Gregorio vandaloen aurrean eta Kalisto irugarrena turkoen aurrean gogora ekarriaz.

Beregatik esan dezakegu Kristogatik esan zana: Transiit benefaciens.

On egiñaz igaro zan.

Aita Santu au bai benetan Kristoren ordezko degula; obeto esateko Kristo bigarren.

Entzun dezagun beraz, bere itza, Kristoren itza balitz bezelaxe, eta bear duan begirune arekin irakurri.

Nere asmoaz itz bat: Esan bezela beraz, alen neurrian, Aita Santuaren itzaldi, eskutitz... guztien berri eman nairik aurreko lau illekoen berri ematea asmo det; bañan ez noski bakoitzari bere laburpena emanez.

Guztiak neregaraño eldu diranak beintzat asalduko ditut, bat bestearen atzean.

Bañan bakarren bat edo besteri laburpen edo azalpena ez diot emango.

Guri, apaizgai geranori ondoenik etorriko zaizkigunak, guk ari ditugun ikastolekin ondoenik batzen diranak.

Ez det nik orrekin beste itzaldi, eta eskutitzetan Aita Santuak erabiltzen dituan gaiak garrantzirik ez dutela guretzat esan nai.

Ez.

Badute, eta aundia, Aita Santu berak erakusten digunez.

Apaizek, Eleiz gaietatik kanpo, eguneko jakintzak erakusten digutena jakin eta sakondu bearrean dira, auek egingo dizkiguten galderari erantzun al izan dezagun.

Gañera, gure sinismenarekin, Eleizak erakusten digunarekin ongi etortzen diran edo ez ikuste arren; zuzendu bearrik duten edo ez, zillegi zaizkigun edo ez.

Beraz, nik oraingoz, egingo dedana au da: urteak amabi illabete dituala jakinki eta YAKIN urtean iru bider beterik ateratzen ez dala, urtea irutan jarri det.

Lau illabete sartuko dira beraz, bakoitzean.